2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Intimitatea babesteko eskubidea

Azken urteetan gure eskubideak zalantzan jarri direla ikusi dugu. Batez ere etxebizitza eskubide bat da baina egunero kaleratzeak gertatzen dira. Osasuna eta hezkuntza murrizten dutenek egunkariak ixten dute. Hau eskubide nagusien errealitatea bada, non geratzen dira besteak? Adibidez intimitatea babestekoa.

Posta elektronikoa irekitzean eskatu gabeko publizitatea jasotzen dut. Banketxeak, autoak erosteko eskaintzak... Gaur egungo gizartean dena saltzen da dena erosten delako. Hala ere azkenean ohartu naiz iragarkiak bisitatu ditudan weborrialdekin lotutak daudela. Tenerifera bidaia bat prestatzen badut hegaldiak eta hotelak agertzen dira nire ordanagailuan.

Tamalez ez da Interneteko kontua besterik ez. Noizbehinka konpainiak deitzen didate kredituak edo telefono mugikorreko tarifa berri bat eskaintzeko. Nik ez dut nire zenbakia ezaguna izatea nahi eta ez diet baimenarik eman sentzu honetan. Dei hauek gogaikarriak dira, gainera lanean edo lo egiten gerta daitezke.

Horrez gain kalean gero eta kamara gehiago ikusten ditut. Batzuk trafikoa zuzentzeko, besteak segurtasunagatik esaten digute. Egia izanez gero nik uste dut beharrezkoak baino gehiago daudela eta kopurua igotzen da urtero. Nik behintzat ez dakit zertarako erabiltzen dira grabatzen diren irudiak, badirudi hilabete bat pasa ondoren suntsitu behar direla baina ez nago hain ziur.

Aste honetan egunkarietan bi berri kezkagarriak irakurri ditut. Lehenengoan norbaitek osasun historialak aurkitu zituen zaborran eta bigarrenean kontu korronteen datuak. Ospitaleak eta banketxeak kontuan hartu behar dute oso informazio pertsonalekin lan egiten dute eta ezin da nola edo hala kudeatu.

Oro har gure intimitatearen babesmena arriskutsuan dagoela ematen du. Batzuentzat ez da oso arazo garrantzitsua eta ez zaie kezkatzen baina niri oso eskubide nabarmena iruditzen zait eta ez zait gustatzen nire datuak, irudiak edo historialak edonoren eskuetan izatea.

Arazo hau konpon dadin, giltzarria norbera da. Inork ez du gure intimitatea babestuko guk bezala. Hala ere konpainiek haien publizitate tresnak hobetu behar dute. Bukaeran instituzioek jendea lagundu behar dute kamerak desagertarazten. Denok hartu behar dugu kontuan gure eskubideen balioa.

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Aurkezpena

Egun on Euskadi!

Nire idazmena hobetzeko asmoarekin blog hau sortu dut, eguneroko moduan. Hasi baino lehen badakit ezin izango dut egunero idatzi. Batzuetan denboragatik eta besteetan gogoagatik. Gutxiagatik astean hiru aldiz idazteko helburuarekin hasiko naiz eta gero gerokoa. Blog honen bidez nire iritziak ematea gustatuko litzaidake. Ez da berri web-orrialde bat baizik eta nire iritziak emateko eta idatzi ohitura hartzeko tresna bat.

Honek ez du esan nahi bisitariak ez zarete ongi etorriak. Lehenengo eta behin elkarrizketa sortzeko eta horrez gain nire "etxetik ibiltzeko" euskara zuzentzeko. Ez dut jende asko hemendik pasatzea espero baina denak ongi etorriak zarete, jakina.

Esaldi sakon eta intelektual batekin amaitu nahi dut: Euskara ez da desagertuko ez dakitenek ez ikasteko baizik eta dakitenek ez erabiltzeko. Denon artean erabili behar dugu gure hizkuntza babesteko.

Ondo ibili.