Azken urteetan gure eskubideak zalantzan jarri direla ikusi dugu.
Batez ere etxebizitza eskubide bat da baina egunero kaleratzeak
gertatzen dira. Osasuna eta hezkuntza murrizten dutenek egunkariak
ixten dute. Hau eskubide nagusien errealitatea bada, non geratzen
dira besteak? Adibidez intimitatea babestekoa.
Posta elektronikoa irekitzean eskatu gabeko publizitatea jasotzen
dut. Banketxeak, autoak erosteko eskaintzak... Gaur egungo gizartean
dena saltzen da dena erosten delako. Hala ere azkenean ohartu naiz
iragarkiak bisitatu ditudan weborrialdekin lotutak daudela.
Tenerifera bidaia bat prestatzen badut hegaldiak eta hotelak agertzen
dira nire ordanagailuan.
Tamalez ez da Interneteko kontua besterik ez. Noizbehinka konpainiak
deitzen didate kredituak edo telefono mugikorreko tarifa berri bat
eskaintzeko. Nik ez dut nire zenbakia ezaguna izatea nahi eta ez diet
baimenarik eman sentzu honetan. Dei hauek gogaikarriak dira, gainera
lanean edo lo egiten gerta daitezke.
Horrez gain kalean gero eta kamara gehiago ikusten ditut. Batzuk
trafikoa zuzentzeko, besteak segurtasunagatik esaten digute. Egia
izanez gero nik uste dut beharrezkoak baino gehiago daudela eta
kopurua igotzen da urtero. Nik behintzat ez dakit zertarako
erabiltzen dira grabatzen diren irudiak, badirudi hilabete bat pasa
ondoren suntsitu behar direla baina ez nago hain ziur.
Aste honetan egunkarietan bi berri kezkagarriak irakurri ditut.
Lehenengoan norbaitek osasun historialak aurkitu zituen zaborran eta
bigarrenean kontu korronteen datuak. Ospitaleak eta banketxeak
kontuan hartu behar dute oso informazio pertsonalekin lan egiten dute
eta ezin da nola edo hala kudeatu.
Oro har gure intimitatearen babesmena arriskutsuan dagoela ematen du.
Batzuentzat ez da oso arazo garrantzitsua eta ez zaie kezkatzen baina
niri oso eskubide nabarmena iruditzen zait eta ez zait gustatzen nire
datuak, irudiak edo historialak edonoren eskuetan izatea.
Arazo hau konpon dadin, giltzarria norbera da. Inork ez du gure
intimitatea babestuko guk bezala. Hala ere konpainiek haien
publizitate tresnak hobetu behar dute. Bukaeran instituzioek jendea
lagundu behar dute kamerak desagertarazten. Denok hartu behar dugu
kontuan gure eskubideen balioa.